XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ageriago ikusten bait da hori Ilustrazioak bilatzen zuen egia natural eta unibertsalaren hirugarren karakteristikan: probetxugarria izan zedin egia bilatzen zuen.

Zertarako? Gerraren eta txikizioen absurdua behin-betiko erauzteko eta, natura menderatu ahala, gizadia atzerapen eta miseria orotatik erosotasunera eta askatasunera jasotzeko.

Arrazoimena beti arrazoimenaren berdina dela eta legeek ere leku guztietan berdinak eta gizaki guztiek anaiak izan behar dutela, postulatuko da: XVIII. mendean topiko bilakatu da Europar errepublikaz mintzatzea (un Etat composé de plusieurs provinces bait da Europa Montesquieu-rentzat), betiereko bakeaz tratatu mordoa publikatuko da orobat (Abbé de saint-Pierre, Rousseau, Kant), Estatu-nobela utopikoak modan jarriko dira.

Ilustratua kosmopolita sentitzen da.

Ilustratua, gainera, natur zientziaz eta teknikaz interesatzen da, bide honetatik aurrerapena eta giza bizitzaren hobetzea espero ditu eta.

Baina guzti hori bere arrazoimenaren kontzeptu propiotik dago, egon, eta bere egiaren ulerkeratik.

Kosmos guztia mekanismo konplexu baina perfektutzat joz eta gizakia bera, azken finean, makina baten gisako hartuz, ordena kosmikoaren legeak ikertzen ahalegindu da, gizakiarenak eta gizartearenak ere esplikazio mekanikoa daukatelakoan eta, erreforma sozial eta politiko-ekonomiko razionalen bidez, gizarte zoriontsua eta betiereko bakea lor daitezkeelakoan.

Guzti hau argien bidez espero da: (Condorcet).

Ilustrazioa emantzipazio-mugimendu burgesaren forma historiko bat da, burgeseriak klase gisa osatzea lortu eta ordena korporatibo-feudalaren eta monarkia absolutisten aurkako borrokari ekin zion garaikoa, hain zuzen.

Ordena feudalari zegokion mundu-ikuskera metafisiko-teologikoa desegingo du Ilustrazioak, baina pentsamendu honek ere nabarmen dauka bere klase-karakterearen marka: klase-interes berezi eta partikularrak giza interes natural, giza eskubide arrunt edo, soilki, eskubide demokratiko deklaratzen dituenean bereziki, baina egiaren eta arrazoimenaren ikusmolde guztian ere bai, azken finean.

Ilustrazioa gobernura ere iritsi da XVIII. mendean, zenbait monarka eta ministroren bidez: Federiko II. Prusia-ko, Katarina II. Errusiako, Jose II. Austriako, Karlos III. Espainiako, eta abarren bidez.

LEKUAN LEKUKOA

XVIII. mendean Europa-k bake erlatibo bat eta egonkortasun politiko dexente gozartu ahal izan ditu eta harreman komertzialak Estatuen artean azkartu, bide batez komunikazio- eta informazio-trukaketa ugarituz.

Intelektualitatea, bestalde, aski homogenoa da, horrela izan bait da posible Ilustrazioa Europa guztiko fenomeno bilakatzea, Errusia-tik Portugal-eraino.

Hala ere, bortitzena eta homogenoena Erdiko Europa-n ibili da Ilustrazioa, epizentroa Holanda-n duela, periferian beranduago eta motelago.

Eraginkorrena eta, nolabait besteen eredu, XVIII. ari arrazoiez mende frantsesa deitu ahal izateraino, Ilustrazio frantsesa gertatu da, hau berau Bacon, Hobbes eta Locke ingelesen jarraipenean etorria izan arren.

Ilustratuen hizkuntza unibertsala frantsesa da, galdua den latinaren lekuan; Frantzia-k dirudi nazioen eredu (Caraccioli diplomatiko italianoaren saio batek adierazten duenez: .

Euskal Herrian eta Espainia-n eragin frantsesaren bitartez sartu da Ilustrazioa.

A) EUSKAL HERRIAN. Euskal Herriko] ilustratu gisa Azkoitiko Zalduntxoak gailentzen dira (1748an biltzen hasiak) eta horien inguruan sortutako Real Sociedad Bascongada-de Amigos del País elkartea (1765ean sortua, berrogei kide inguru zituen Euskal Herrian) eta BergarakoReal Seminario Patriótico Vasco ikastetxea.

Ilustratu nafarrei buruz (J. Ustariztarra, etab.), ikus J. Caro Baroja, La hora navarra del XVIII 1969.

B) HOLANDAN Independentzia irabazi berri duen Holanda merkatari eta tolerantea izpiritu kritiko askoren aberri propio bihurtu da XVII. mendean (...).